Aieteko baserri, etxe eta bizilagunen historiari buruzko liburu bat aurkeztuko dute

Pedro Berriotxoa urretxuarrak Aiete: caserios, casas y familias liburua aurkeztuko du ostiralean, azaroaren 11n. Arratsaldeko zazpietan izango da liburuaren aurkezpena, eta Lantxabe auzo elkarteak azaldu duenaren arabera, ekitaldiak jakin-min handia piztu du auzoan, Berriotxoa ezaguna baita auzoan, eta aurretik izan denetan bete egin duelako Aieteko kultur etxea.

IMG_8607

Aieteko historia tradizionalena jaso du argitalpen berri honetan. Oraindik Aiete auzoa ez zen garaitik gaur arte izan duen bilakaera jaso du: “Prozesu hori gauzatzen joan den neurrian, auzoko bizilagunek aurkitu izan dute bestelako bizitza bat egon zela euren etxe, errepide eta bizitokien azpian. Gaur egungo leku eta kaleei ematen dieten izenak, garai bateko baserrienak dira eta Aieten iraganeko nekazari-bizitza aberatsa izan zela erakusten dute. Baserriari lotutako izaera hark nolabaiteko edertasuna eta nostalgia ekartzen digu gogora. Pertsona haietako asko, baserritarrak izandakoak, gure artean daude, eta eurek ere denok dauzkagun bizitza eta zerbitzuak hobetzeko gogoak dituzte. Auzo eroso bat nahi dute, bai beraientzat eta baita seme-alaba eta bilobentzat ere”, azaldu du elkarteak.

Pedro Berriotxoak Aieteko “intrahistoria” kontatu nahi izan du, eta argitalpenean auzotar askok lagundu diote, eta bi azpimarratu ditu auzo elkarteak: Begoña Egurrola eta Mari Karmen Illarreta.

Pedroren liburuan Errotaberri, Azkaratene, Mamistegi, Pagola Gain, Gure Pakea, Indiano, Etxe Luze, Miramon, Intxaurdegi, Benta Txiki, Agustindegi, Isturin, Beliz, Morlans, Gantxegi, Munto, Matxainene, Borroto, Errondo Berri, Etxetxiki, Katxola, Bera Bera, Gure Pakea, Melodi, Lazkano, Alkiza, Guarnizo, Merkezabal, Puio, Otxanda, Olabene/Mamelena, Etxadi, Orta Haundi, Arostegi Txiki, Santa Teresa, Txanpuene, Antonienea eta abarren nekazari eta bizilagunen historiak eta historiak ezagutuko dituzte irakurleek.

Berriotxoak Como un jardin liburua idatzi zuen duela bi urte. XIX eta XX. mendeetan Gipuzkoako baserriak nolakoak ziren, eta haien ohiturak, egunerokoak eta ekonomia aztertu zituen.

Nerea Lizarralde

logoa-irutxulo

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio