Ate irekien eguna Beraberako (Aiete) auzo konpostagunean

Orain dela hiru urte ireki ziren Donostian lehenengo auzo konpostaguneak Añorga Txikin, Aieten eta Igeldon, eta geroztik gogoz aritu dira lanean bertako hainbat bizilagun beraien hondakin organikoak konpost bihurtzen. Lan hori auzokideei erakustearren, datorren larunbatean, azaroaren 19an, Beraberako (Aieten, Kirolaren plazaren ondoan) auzo konpostaguneko ate irekien eguna ospatuko da, goizeko hamaiketatik ordubatera. Auzokideek eta interesa dutenek aukera izango dute konpostaguneko azpiegitura ikusteko, eta bertan sukaldeko hondakin organikoak konpostatzeko jarraitzen den prozedura ezagutzeko. Konpost ondua ikusi, ukitu eta usaindu ahalko da, eta baita poltsatxo bat etxera eraman ere, loreontzietan erabiltzeko. Halaber, auzokonpostan parte hartu nahi duenak izena eman ahal izango du

BERA BERA

Auzo konpostagune bat.

Auzolanean

Konpostaguneek modu autonomoan funtzionatzen dute. Udalak azpiegitura muntatu, beharrezkoak diren tresnak jarri, eta materia lehorra (egituratzailea) hornitzen die; gainerako lanak bizilagunek hartzen dituzte bere gain. Bizilagun bat edo biren artean arduradunaren lanak egiten dituzte: astean bitan materiala nahastu eta egituratzailez estali, egituratzailea bukatzen denean udalari jakinarazi, taldea koordinatu, etab. Gainerako partaideek lagundu behar dute konposta ondua ateratzen eta galbahetik pasatzen. Egindako konposta beraiek eramaten dute etxera, loreontzietan edo baratzetan erabiltzeko.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio