Radio Days 1987ko
Woody Allen estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama eta komedia film bat da. 1940ko hamarkadan eta Irratiaren Urrezko Aroan girotua dago, Allenek bere haurtzaroko oroimenak jazzaren doinuarekin batera islatzen ditu.
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Sariaren (Santo Loquasto, Carol Joffe, Les Bloom eta George DeTitta, Jr.) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren (Woody Allen) izendapenak jaso zituen.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1940ko hamarkada, AEB, Irratiaren Urrezko Aroa. New York hiriko langile mailako familia bateko senide bitxiak etengabe pizturik duten irratiari belarria itsatsita bizi dira, hura baita beren eguneroko aiasialdi uneko Musika, irratisail dramatikoak, superheroi istorioak, lehiaketak, goi mailako gizartearen kronikak eta kirol izarren albisteek bizitzaren atsekabe eta nahigabeak goxatzen lagunduko die eta errepikaezina izango den garaia batekin bat egingo dute.
Aktoreak
Woody Allen: Joe, the Narratzailea
Seth Green: Joe gaztea
Danny Aiello: Rocco
Sydney Blake: Gordon jauna
Leah Carrey: Amona
Jeff Daniels: Biff Baxter
Larry David: Bizilagun komunista
Gina DeAngelis: Roccoren ama
Denise Dumont: Abeslari latinoa
Mia Farrow: Sally White
Todd Field: Abeslaria
Kitty Carlisle Hart: Maxwell House (Coffee) irratiko gabon kanta abeslaria
Paul Herman: Lapurra
Julie Kavner: Ama
Diane Keaton: Urteberriko abeslaria
Renée Lippin: Izeba Ceil
Martin Sherman: Irratiko aktorea
William Magerman: Aitona
Judith Malina: Waldbaum jauna
Kenneth Mars: Baumel errabinoa
Josh Mostel: Osaba Abe
Don Pardo: «Asmatu Doinu Hau» irratsaioko gonbidatua
Tony Roberts: «Silver Dollar» Emcee
Rebecca Schaeffer: Komunistaren alaba
Wallace Shawn: Mendakatzaile mozorrotua
Mike Starr: Lapurra
Michael Tucker: Aita
Kenneth Welsh: Irratiko ahotsa
Dianne Wiest: Izeba Bea