Literatur solasaldia gaztelaniaz Norman Mailer idazlearen “Los tipos duros no bailan” liburuaren gainean.

NORMAN MAILERAiete Kultur Etxea .2016 Abenda 15 / 19:00

Dinamizatzailea: Lola Arrieta.

Norman Mailer (Long Branch, New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 1923ko urtarrilaren 31 – New York, Ameriketako Estatu Batuak, 2007ko azaroaren 10a) ingelesezko idazlea izan zen. Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, eta hango bizikizunetan oinarri hartuta idatzi zuen bere lehen eleberria, J. Dos Passosen teknikaren ildotik: The Naked and the Dead (1948, Biluziak eta hilak). New Yorkeko alkatetzarako hautagai aurkeztu zen, eta Estatu Batuetako gizartean gertatu ziren gatazketan parte hartu zuen, MacCarthyren eta Vietnamgo Gerraren kontra, bereziki.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Estatu Batuetan agertu zen mugimendu errealistak izan zuen idazle garrantzizkoena izan zen, eta bere garaiko gizartearen deskribatzaile zehatza eta artatsua izan zen. Mailerrenak dira, besteak beste: The White Negro (1957, Beltz zuria), saioa; Barbary Shore (1951, Barberiako itsasertza); An American Dream (1965, Amets amerikarra); Why are We in Vietnam? (1967, Zergatik gaude Vietnamen?).

1968an, The Armies of the Night (Gaueko gudarosteak) eleberria argitaratu zuen; obra horrekin hasi zen gertakizun errealen kronika egiten, kazetaritzatik oso hurbil. Joera horren eredu garbia da The Executioner´s Song (1979, Borreroaren kantua) eleberria. 90eko hamarraldian lanean jarraitu zuen. Hala, 1991n, Harlot’s Ghost (Harloteko fantasma) argitaratu zuen, CIAri buruzko eleberria. 1996an Oswald idatzi zuen, 800 orrialdeko liburua; Kennedy lehendakariaren hiltzaileari buruzko biografia da. Mailerren azken eleberria The Gospel According to the Son (1997, Ebanjelioa Semearen arabera) lana izan zen. Mailerrek bere lan gehienetan gizartearen aurrean sentitzen zuen samintasuna erakusten zuen, eta bere filosofia liberala adierazten zuen. Gidoiak ere idatzi zituen, eta zenbait filmetan zuzendari- eta antzezle-lana ere egin zuen. Pulitzer saria irabazi zuen bere saiakera lanengatik.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio