Zeruko Argia. Urtea: 1971
-1-
Emakume bat neri
etorri zait atzo
itzegiñaz gozo,
moldatzeko, esanaz,
amartxo bat bertso.
Nunbait biurri gabiltz
gaur zenbait guraso,
an da emen egiñaz
milla estropozo,
famili batean au
tristea da oso.
-2-
Orain amar bat urte,
Lezoko Elizan,
ni ezkondu nintzan,
garbi esango det nik
gaur nola gabiltzan;
geroztik egun on bat
ez det iñoiz izan,
gau ta egun lanean
txingurrien gisan,
gizonak zurrutean
enpliatu ditzan.
-3-
Jaunak, entzun nituen
enbusteri pranko,
nik ezkontzerako,
gaur dexkuidatzen banaiz
bi matraillondoko;
etzuela gogorik
lagun arterako,
etzala etxetikan
iñoiz aterako…
entzun nizkion eta
neure kalterako.
-4-
Eten gabe lanean
nabil egun da gau,
astean bi barau,
luzaro bizitzeko
martxa txarra da au.
Len ogei nituena,
gelditzen zaizkit lau,
ta topatu ezkero
esku erantsi, rau!
gizon alproja onek
erotu bear nau.
-5-
Egunero moskortu,
ala ere lasa,
nork ez eman traza
zortzi egun auetan
etzaiola pasa?
Berak ba-du eizeko
txakurraren antza,
nola ez dakit baiña
aurkitu du poltsa,
laurekin zegoena
gelditu da utsa.
-6-
Gauzak orra esan nik
argi edo klaro
arriturik nago,
nola edan diteken
orrenbeste ardo;
Naiz-ta onek eduki
emezortzi grado
errez egiten ditu
berrogei bat trago,
lau oiñean ibiltzen
ikasia dago.
-7-
Moskor eta alperrak,
neronen ustean,
amar bat ustean,
egon bear luteke
danak giltzapean;
oiek libre badabiltz
guzion kaltean
ez dutelako uzten
bizitzen pakean,
bi griña oiek zerbait
auldu bitartean.
-8-
Orra esan bezela
nik jarri bertsoak,
olako kasoak,
jakitea ona da
probintzi osoak;
ardi-larrua jazten
ba-daki otsoak,
mendean erortzen dan
arkume gaixoak
igaro bear gero
egun penosoak.
-9-
Pena da esatea,
geronen lurrean
gaur, zoritxarrean,
jokoa ta zurruta
daude indarrean.
Asko ez ote gabiltz
bide okerrean?
liburuaz denbora
pasa bearrean,
bueltaka galtzen degu
Donosti zarrean.
-10-
Zentzua ezpazaigu
gaur zearo auldu,
egin gaiten kargu,
guk zerbait aldatzeko
ba-degula ordu;
tabernak bakanduta,
eskolak ugaldu,
jakintza liburuak
danean zabaldu,
daukagun izen pixka
ez dezagun galdu.
akatsak / iradokizunak inprimatu