Munto baserriko aletzeko makina berreskuratu dute

Pieza berri bat du Aieteko Munto baserriko bodegak: artoa aletzeko makina. Igarako udal biltegian egon da erraminta zaharra, hamar urtez, piezetan banatuta. Pixkanaka, ordea, pieza guztiak topatu, elkartu eta artisau lana egin du Errenteria-Oreretako Javier Busselok, Giorgio Studer zaharberritzaile arkeologoarekin batera (San Telmo Museoko langilea). Hain zuzen, Busselo eta Studer dira Muntoko bodegan jasotako obra guztiaren arduradunak.

Bi hilabete inguruko lana egin dute zaharberritzea guztiz lortzeko, eta duela hilabete inguru atondu zuten bodega, konpondutako pieza bertan jartzeko. «Izugarria da egin duten lana, pozez zoratzen ari naiz», adierazi dio Lantxabe auzo elkarteko Felix Perezek IRUTXULOKO HITZAri.

Bere garaian, Munton, aletzeko makina hori erabiltzen zuten, eskuz mugituz. Horrela, arto aleak arto-burutik azkarrago banatzea lortzen zuten.

Iazko irailaren 9an inauguratu zuten Munto baserriaren omenezko plaza. Aieteko bizilagunek urteak eman zituzten baserria zutik mantentzeko borrokan, baina arduradunek lanak garaiz ez egitearen ondorioz, eraikina bota egin behar izan zuten, 2013ko otsailean. Baserria zegoen lekuan, ordea, plaza bat egin dute, eraikinaren bi pareta mantenduta.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio