Dinamizatzailea: Lola Arrieta.
Aiete Kultur Etxea
2017 Otsaila 09
19:00 Kar
Elurra, Nieve, año 2002
Sinopsis
Ka, Alemanian erbestean egondako poeta, Turkiara itzuli da, eta Istanbuleko egunkari baten eskariz Kars hirira doa, hauteskundeen eta neskatxen suizidio-boladaren berri ematera, helburu pertsonalagoak ere badituen arren. Elur-erauntsiak isolaturiko hirian, gizarteko tentsio guztiak geratuko dira agerian: belozaleak eta laizistak, kurduak eta jakobinoak, militarrak eta gerrillariak… Thriller politikoa, maitasun istorioa, sexuaren eta boterearen gaineko gogoeta, malenkoniaz gainezka egiten duen kontakizun poetikoa… hori guztia da Pamuk nobel saridunaren eleberri mamitsu eta berezi hau, gure mundua inarrosten duten arazoei aurrez aurre begiratu eta irakurlea hausnartzera behartuko duena.Ferit Orhan Pamuk (Istanbul, Turkia, 1952ko ekainaren 7a -) turkiar idazlea da, gaur egungo turkierazko idazlerik ezagunenetarikoa.
Orhan Pamuk Nobel saridunaren «Elurra» eleberria
2006an Literaturako Nobel saria eskuratu zuen, horrelakorik lortzen bere hizkuntzazko eta bere herrialdeko lehen pertsona bihurtuz. Hiru urtez AEBetan bizi izan zen, zabaldu zenez, Armeniako genozidioaz berak esandakoagatik Turkian jasotako mehatxuak zirela eta: «Berriro esaten dut, ozen eta argi, milioi bat armeniar eta 30.000 kurdu hil zituztela Turkian.». Berak, ordea, hori ukatu du eta arrazoi profesionalengatik egindakoari irakurketa politikoa eman nahi izan zaiola azaldu du. Izan ere, jaio zenetik Istanbulgo auzo berean bizi izan da eta oraindik ere bertan bizi da.
Biografia
Arkitektura ikasketak egiten hasi zen, baina bertan behera utzirik, literaturari ekin zion buru-belarri. 1977an Kazetaritza Lizentziatura burutu zuen Istanbulgo Unibertsitatean.
1985etik 1988ra bitartean New Yorken izan zen, Columbiako Unibertsitatean irakasle. Gero, Istanbulera itzuli zen.
2006an Literaturako Nobel saria jaso zuen. Bera izan da sari hori jaso duen turkierazko lehen idazlea.
Bibliografia
Cevdet Bey ve Oğulları (Cevdet Bey eta semeak), 1982
Sessiz Ev (Etxe isila) , 1983
Beyaz Kale (Gaztelu zuria), 1985
Kara Kitap (Liburu beltza), 1990
Gizli Yuz (Aurpegi sekretua), 1992
Yeni Hayat (Bizitza berria), 1995
Benim Adım Kırmızı (Gorria izena dut), 1998
Öteki Renkler (Beste koloreak), 1999
Kar (Elurra), 2002
İstanbul: Hatıralar ve Şehir (Istanbul: Oroipenak eta hiria), 2003