Manolo Garcia lehendakaria izango da

Otsailaren 23tik 27ra ospatuko dira Donostiako Inauteriak, eta gaur aurkeztu dituzte Momo jainkosa eta kartela. Hain zuzen ere, Los Bebes de la Bulla fanfareko Manolo Garcia lehendakaria izango da Momo jainkosa. Garciak, alboan izango ditu fanfareko beste hiru kide “segizioarena” egiteko: Carlos Andres, Carlos Espolosin eta Jose Ramon “Montxo” Ruiz.

Bestalde, Jorge Ignacio Diaz da Kolorin kolorao kartelaren egilea, eta honela azaldu du bere diseinua: “kartela itsasertzeko hiri baterako zenez, arrainak erabiltzea erabaki nuen. Kartelaren titulua haurrentzako ipuinetan dago oinarrituta. Horregatik, arrainetako batzuk ipuinetako pertsonaiez daude mozorratuta”.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio