1 comentario en “Metroak Dbus Kolpatzen du/El Metro arrolla al Autobús”

  1. Datozen asteotan, Satorralaiak –Donostiako metroaren igarobidearen aurkako bizilagunen plataformak– hainbat jarduera eta mobilizazio egingo ditu, parte hartzea suatatzeko asmoarekin.
    Asteazkenean, martxoak 15, Dbus-eko KURPIL langileen elkarteak hitzaldi informatiboa emango du, eta metroaren pasanteak hiriko autobus zerbitzuetan izango lituzkeen eraginei buruz hitz egingo du. Hitzaldia 19:00etan izango da, Antiguako Lugaritz kultur etxean.
    Ostegunean, Gasteizera joango dira, Eusko Jaurlaritzan eta Legebiltzarrean elkarretaratzeak egingo baituzte. Autobusean izena emateko animatu nahi dute jendea, satorralaia@gmail.com helbidearen bidez.
    Martxoaren 20tik 26ra, berriz, auzoetan informazio banaketa bat abiaraziko dute, eta aurreikusi dute erakusketa informatibo bat prest edukitzea.
    Azkenik, apirilaren 1ean, larunbatean, manifestazio bat egingo dute, 12:00etan, Easo Plazatik abiatuta.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio