Itzultzailea: Muñoz Otaegi, Jon
Biografia:
Stendhal (Henri Beyle) (Grenoble, 1783-Paris, 1842). Literaturaren historiak eman duen idazlerik ospetsuenetako bat da. Literaturari, musikari, pinturari eta bidaiei bumko hainbat liburu idatzi ondoren, nobelak idazteari ekin zion, nobelagintzak bere urrezko aroa izan zuen garaian, erromantizismoaren eta errealismoaren artean. Parmako kartusia honetaz gainera, Gorria eta beltza, Lucien Leuwen eta Armance dira bere nobela ezagunenak.
XIX. mendearen ispilu izanagatik, Stendhalen obrak ez du gaurkotasunik galdu, eta hizkuntza askotara itzuli dira beraren liburuak, gutxi izan baitira berak bezala irudimenezko mundu baten bidez eta fikzioaren indarraz irakurlea liluratzea lortu duten idazleak. Stendhalen obraren eraginak eta beraren obrak sortu duen jakin-minak bizi-bizirik diraute gaur egun.
Fitxa:
Argi ezti eta zorionez bete bat dario nonahitik nobela honi, eta hark ernaten dio bere osagai eta elernentu guztien arteko batasuna axalean atsekabez eta sikonean pozi betea ageri den eleberri gailen honi.
«Ideiek estututa nindukaten», aitortu zion Stendhalek Balzaci. Hala dario, beraz, liburuari hitz-etorria, bat-bateko zama bat arintzeak, aspaldiko estura bat askatzeak, urrundik datorren presio bat lasaitzeak edo premia larri bat asetzeak dakarren ondorio gisa. Gertaera asko daude Parmako kartusian, eta batzuk korapilatsuak dira, baina, hala ere, irakurlea ez da inoiz galtzen. Bere lekuan dago dena, ez dago inolako nahaspilarik. Den-dena garbi ageri da. Pertsonaia guztiak ekinean ari dira, eta aurrera bultzatzen dute etengabe narrazioa. Airea bera ere sumatzen da eleberrian, hain da bizia, argia eta benetakoa han kontatzen den guztia.