Urriaren 21an larunbat arratsaldean, Katxola baserrian, sagar festa ospatuko da, sagar prentsaketa eta zizarraren inguruan.
Katxola baserrian ederki pasa zuten sagardoaren tradizioa berreskuratuz.
Lantxabe auzo elkarteak antolatuta, Katxola baserriko tolarea martxan jarri eta sagardoa egiteko modu tradizionala berreskuratu zuten larunbatean.
Sagardoa dastatu, trikitixa eta txalaparta doinuekin gozatu, eta sagardoa egiteko prozesu naturala ezagutu zuten herritarrek.
Larunbaterako egitaraua ondoko hau da:
18:30 Jai herrikoiaren hasiera, prentsaketarekin batera
Tolare tradizionalak bere lana betetzen duen bitartean, baserrian txalapartak eta agian Kirikotekak ere festa girotuko dute, bertakoei jaiaren hasieraren berri emanez.
Ekogunek antolatutako tailerrak eta jolasak.
Prentsatuko diren sagar mota ezberdinen erakusketa eta dastaketa.
Sagardo dastaketa.
Intxaurrak eta tortilla dastaketa.
Trikitilariak.
Aieteko betiko buruhandien erakusketa, zezen suzkoa, boloak eta sokatira.
Toka
Urteko lehengo zizarrarekin topa egingo da baserrian.
Jaia zizarra kupela sartutakoan bukatuko da, 19:30-20:00ak inguruan. Horretaz gain, seguru inprobisazioren bat ere egongo dela. Eguraldia ez da oztopo izango.