Uliako Gimnástica-ri (Manuel Matxain)

Korrikarako apizioa
izan det gaztetandikan,
zedozer no ski egingo nuan
ezpalitz izan gerrikan.
Amasei urte nituanean
sartu nintzan Gimnastikan,
esker on asko jasoak ditut
etengabe geroztikan.
Txoko ortako sozio danak
daukate biotz aparta,
ainbeste urte pasa ta gero
gutaz oroitzen dira tao
Urtero oiek gure etxera
bialtzen didate karta,
karrera ikusi ta bazkaltzera
guk ez dezagula palta.
Errege egunez izaten degu
Kurtsal ondoan karrera,
arrigarria emen jendeak
berari dion arrera.
Asko kostata munduko onenak
etortzen dira onera,
toki ederra ikusteko ta
debalde berriz sarrera.
Gerra aurreko laisterkariok,
oitura zarra degunez,
pozikan asko alkartzen gera
danak Errege egunez.
Umore onez bapo bazkaldu
inguratuak lagunez,
Donostiako otxote bati
kantu ederrak entzunez.
Irurogei ta amaika urte
txoko ori sortu zala,
diamantezko eztaiak zuek
dituzute bereala.
Jaungoikoari egiten diot
nere errezo apala,
komeni bada, aurtengo danok
berriz alkartu gaitzala.
Urte guztian ari zerate
zuek lanean ixilka,
donostiarrak ikus ditzaten
munduko onenak korrika.
Zuen izena zabaldua da
Europa eta Afrikan,
gora kirolak, gora Donosti
eta gora Gimnastika!

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio