Uliako Gimnastikak Matxainen omenezko lasterketak egin ditu

2016ko urrian ehun urte bete ziren Matxain jaio zenetik, eta Aietekoek hainbat jarduera antolatu zituzten haren oroimenez. Aurten ere gaur izan dute gogoan Matxain, bere urtebetetze egunaren bezperan. Kultur eta kirol jarduerak egin dituzte auzoko kideek, tartean, Uliako Gimnastikak antolatutako krosa. Hain zuzen, Matxainen moduan, Gimnastikak ere 100 urteak beteak ditu, eta Matxain bertan ibilitakoa zen, kirolari fina baitzen.
Etxadi inguruan egin dituzte lasterketak. Izan ere, lehenengo, haurrek egin dute korrika: kimuak, infantilak eta kadeteak. Ondoren, gazte eta helduen txanda izan da: jubenilak, juniorrak eta maila gorena. Horiek Katxolaraino joan dira eta ibilbide bera bi aldiz egin dute.
LIDE FERREIRA

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio