Parketarrak hasiko da martxoaren 5ean


Parketarrak izeneko jarduera hamaika auzotan egingo dute 2018an, elkarlanean jarraitu dutelako dutelako Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek. Helburu nagusia da haurrak kalean eta parkean jolasean aritzea, euskaraz.Horrela bada, Donostiako plaza eta parke anitzetan jolasak antolatuko dituzte, martxoan, maiatzean eta urrian, doan, hurbiltzen diren guztientzat.
Urtxintxa eskolak egingo du jarduera, eta bitan banatu du: Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat; eta Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Lehen saioak astelehenean izango dira, martxoaren 5ean, Altzan eta Morlansen.
Iaz, parte hartu zuten 2.600 haurrek eta 500 guraso baino gehiagok. Arrakasta ikusita, aurten ere jarraituko dute, auzo hauetan: Aiete, Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erribera, Amara Berri, Añorga, Parte Zaharra, Egia eta Morlans
HITZA

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio