Euskaraldiarekin bat egingo du Aietek ere. Halako egitasmo batean parte hartzen duzuen lehen aldia da?
Bai, lehen aldia da halako egitasmo batean parte hartzen dugula. Bagera elkartekoek eman ziguten egitasmoaren berri eta auzoan ere dinamika aurrera eramatea erabaki dugu. Espero dugu Euskaraldiak Aieten ere arrakasta izatea, baina badakigu ez dela erraza izango.
Dagoeneko hasi zarete Euskaraldia egitasmoaren inguruan lanean?
Apirilaren 19an lehen bilera ireki bat egin genuen auzoan, kultur eragile ugari batu ziren bertan, tartean, Axular ikastola edo dantza taldea. Egitasmoaren nondik norakoak azaldu genituen eta, orain, helburua eragile bakoitzak egitasmoaren berri bere inguruan ematea da. Pixkanaka hasi gara eta denborak aurrera egin ahala joango gara erritmoa hartzen. Ikusiko dugu nolako ibilbidea egiten duen Euskaraldiak Aieten.
Garrantzitsuak iruditzen zaizkizu Euskaraldia moduko egitasmoak?
Bai, garrantzitsuak iruditzen zaizkit. Hasteko, euskara batzorde baten parte naizelako eta euskara batzorde moduan euskara sustatzea delako gure helburua. Bestalde, halako egitasmoek oso emaitza onak eman dituzte beste leku batzuetan, Lasarten, esaterako, erabilerak gora egin zuela esan zuten eta, noski, gustatuko litzaidake Aieten ere halako zerbait gertatzea. Gainera formatu eta ideia berriak dira, eta hori beti da aberasgarria.
Zein urrats egingo dituzue orain?
Maiatza bukaeran egingo du hurrengo bilera.