Pasa den asteburuan hasi ziren Aieteko jaiak, eta auzotarrek, festekin jarraitzeko aukera izango dute ere asteburu honetan ere. Atzo, osteguna 13, ohiko kanpai-hotsak entzungo dira Aieteko elizan eta ondoren, Easo Araoz Gaztetxo abesbatzak kontzertua egingo du parrokian bertan.
Hona hemen Aieteko jaietako bigarren asteburuko egitaraua:
11:00 Meza nagusia eta luncha.
14:30 Herri-jolasen sari banaketa Topalekun eta jubilatu elkarteen herri bazkaria, musika eta dantzaldia.
Larunbata, irailak 15
11:00 Manuel Matxain III. txapelketa Jolastokin. Toka eta bolo txapelketa.
13:00 Toka txapelketa Munton eta sari banaketa eta zizka-mizka 3txulo txarangak girotuta.
17:00-20:30 Erromeria Katxolan.
17:00 Binakako pala txapelketaren finala Miramongo frontoian.
18:30 Sergio Pedrusok zuzendutako kontzertua, Miramongo antzokian.
19:30 Katxolan Tailerrak Kutxa Ekogunearen eskutik. Merendola. Bote, bolo, toka eta sokatira txapelketa.
AIETEKO GAZTEENTZAT EGITARAUA:
18:00 Kale-antzerkia Muntoko plaza berrian. Tren Geltokia obra antzeztuko du Zirika Zirkus taldeak. (60 minutu, euskaraz).
Eguraldi onarekin Jolastokin, bestela kultur etxean:
17:00 – 18:30 Jolasen txapelketa.
18:30 – 19:30 Bubble football eta Hena tailerra.
19:30 – 19:45 Merendola eta sari banaketa.
Igandea, irailak 16
10:00 – 11:00 Diana auzoan zehar udal txistulari bandarekin.
11:00 – 14:30 Kantu jira txistulariekin, Donostiako Kantu Jirarekin eta Alaia Martin eta Andoni Egaña bertsolariekin.
14:30 Herri bazkaria Topalekun (txartelak Topalekun eta Etxadi tabernan salgai).