Aieteko anbulatorioa egiten hasi dira

Aieteko ospitalea egiteko obrak. (Argazkia: Donostia ospitalea)

Aieteko anbulatorioa badatorrela esan daiteke. Izan ere, urriaren 1ean lanak egiten hasi zirela jakinarazi du Donostia Ospitaleak, sare sozialen bidez jakinarazi duenez.

Guztira, 4,3 milioi euroko aurrekontua bideratuko dute lanak egiteko, eta lanak 18 hilabeteren ostean bukatuta egotea aurreikusi dute.

Eraikinak sei solairu izango ditu, 2.500 metro koadro erabilgarritakoa bakoitza. Horrela, Aieteko 12.500 bizilaguni zerbitzua emateko prest egongo da, eta eskainiko ditu hainbat zerbitzu: familia medikuntza, pediatria, erizaintza, emakumeei arreta…

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio