Zer moduz ahobizi edo belarriprest horiek? Aurten Euskararen Eguna berezia da Euskaraldiarekin batera ospatuko dugulako. Begira Aieten zer prestatu dugun denok elkartzeko asmoz eta ahalik eta ahobizi eta belarriprest gehin lortzeko!!!
Hona hemen egitaraua:
Azaroaren 30, ostirala
17:00 txokolate jana eta haur jolasak hiru damatxon.
19:00 bertso poteoa manex mujika eta jokin labayenekin. trikitilariak. auzoan zehar.
Abenduaren 1, larunbata
11:00 festa handia!!! puzgarriak, karts, jolasak, hamaiketakoa eta abar luuuuuze bat hiru-damatxon.
14:00 herri-bazkaria topalekun (txartelak topalekun salgai).
17:00 ipuin kontalaria topalekun.
Animatzen zaituztegu auzoko ekintzetan parte hartzera!!!