Juanmi Gutierrez zinema zuzendaria zendu da

Donostiako Zinemaldiak jakinarazi duenez, Juanmi Gutierrez zinemagile errenteriarra hil da. Betidanik lotura estua izan du Donostiarekin, eta Amara auzoan bizi zen.

Goian bego, Juanmi Gutierrez. Zinemagile errenteriarrrak Zinemaldian estreinatu zituen bere pelikuletatik hamar, 1979an bere hautaketa batzordeko kidea izan zen, eta beti, ikusie entusiasta izan zen. Besarkada handi bat Pello semeari, senitarteko eta lagun guztoi”, adierazi du Zinemaldiak ohar baten bidez.

Juanmi gurekin egon zen Aieten

Berria egunkariak bere ibilbidea azpimarratu du. Donostiako Herri Irratian egin zuen lan Bruselan goi mailako zinema ikasketak egin ostean, eta HABEk sustatutako Bai Horixe! euskara ikasteko bideoak zuzendu zituen 1980ko hamarkada hasieran. Eusko Ikaskuntzako Zinema Sailaren presidentea izan zen, eta zinema eskolak ere eman zituen Donostiako hainbat kultur zentrotan. 1982an, berriz, Ikuska saileko lanetako bat zuzendu zuen.

Gizarte gaiekin loturiko dokumental ugari zuzendu zituen Gutierrezek. Bestalde, hainbat liburu ere argitaratu zituen. Euskadiko Filmategiaren webgunean bere ibilbidea eta filmografia kontsultatu daitezke.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio