Toni Morrison, oharrak

Toni Morrison —jaiotza izenez Chloe Anthony Wofford— (Lorain, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1931ko otsailaren 18a) ingelesezko eleberrigilea eta argitaratzailea da, afro-amerikar literaturaren sustatzaile nagusietakoa. 1993an, Literaturako Nobel saria lortu zuen. Lanik ezagunenen artean The Bluest Eye. Beloved eta Song of Solomon ditu. Halaber, pentsalari eta ekintzaile feminista ere bada.

Howardeko Unibertsitatean eta Cornell Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gaur egun Albanyko eta Princetongo unibertsitateetako irakasle da, eta New Yorkeko argitaletxe bateko zuzendaria.

Idazlanak

Toni Morrisonen liburuek Estatu Batuetako gizartearen egoera aztertzen dute, emakumeena bereziki. Idatzi zuen lehen eleberria The Bluest Eye (1970, Begirik urdinena) da, begi urdinak izan nahi lituzkeen neskatxa beltz baten istorioa. Ondoren Sula (1973), Song of Solomon (1977), Solomonen abestia), Tar baby (1981, Bikezko haurra), Beloved (1987, Maitatua)[1] eta Jazz (1992) idatzi ditu. Saikera bat ere idatzi du: Whitness and the Literary Imagination (1992, Zuritasuna eta literatura irudimena).

1988an Pulitzer saria irabazi zuen Beloved obragatik, eta Literaturako Nobel Saria 1933an. 1998. urtean argitaratu zuen bere zazpigarren eleberria, Paradisua, berriz ere gizakiaren kontraesanak aztertzen dituena, afro-amerikar gizataldearenak bereziki.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio