Korrikarako ‘escape room’ bat antolatu dute Aieteko parkean

Korrika Kulturala dela eta, jarduerak antolatu dituzte Aieten apirileko bigarren asteburuan. Apirilaren 13an, larunbatean, escape room bat antolatuko dute Aieteko Parkean zehar. Ibon Martin idazlearen El faro del silencio liburuan eta auzoko istorioen nahasketan oinarritutako pista eta probekin osatu dute escape room-a, eta 19:00etan hasiko da. Apirilaren 14an, igandean, lehenengo “Tronada eusko-katalana” egingo dute. Kataluniako produktuekin calçotada egingo dute.

Bi jardueretan izena emateko, aieteneuskaraz@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da.

Irati Salsamendi

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio