miguel gallastegi pilota txapelketa aiete
(Argazkia: Iñaki Agirre)
2019/09/14
Iñaki Agirre
Miguel Gallastegi pilotaria urtarrilean hil zen, 100 urterekin, baina Aieten denbora luzez izango dute gogoan, eta horren adibide da gaur auzoko jaietan bere omenez egin duten pilota txapelketa. Bere izena jarri zizkioten Miramongo frontoiari eta pilota eskolari, eta hemendik aurrera Miguel Gallastegi Pilota Txapelketak ere urtero ekarriko du gogora auzoan hain estimatua zen pilotaria.
Gaurkoan, kadeteen eta seniorren partida bana jokatu dute. Kadete mailan, Miriam Arraizak (Antigua) eta Maddi Barrocalek (Bergara) Madalen Etxegarai (Oñati) eta Leire Galeano (Antzuola) garaitu dituzte, gogor borrokatutako lehia baten ostean.
Senior mailan, berriz, Antiguako pilota eskolako lau lagun lehiatu dira: Joseba Arsuaga eta Mikel Osoro, Aitzol De Paz eta Asier Gabilondoren aurka. Neurketaren amaieran, Arsuaga eta Osoro izan dira garaile.
Harmailetan, publikoaren artean, Gallastegiren senideek gertutik jarraitu dute txapelketa, eta haiek izan dira parte hartzaileei sariak banatzeaz arduratu direnak.