Aieteko Jolastokia estaltzeko proiektuari buruzko bilera informatiboa egingo dute

Aieteko Joastokian estalia jartzeko proiektua da Donostiako Udalak egindako partaidetza aurrekontuen barruan aukeratuetako bat. Lantxabe auzo elkarteak jakinarazi duenez, proiektuaren nondik norakoak eta egungo egoera azaltzeko, bilera informatibo bat egingo dute astelehenean, hilaren 16an. Aiete parkeko Topalekuan izango da, 18:30ean, Lizarra gelan.

Tokiko Gobernu Batzordeak estalkia jartzeko prozesu administratiboa joan den uztailean onartu zuen. Kontratuak 36.300 euroko prezioa izango duela jakinarazi zuten, eta kontratuaren barruan segidako zerbitzuak daude: aurreproiektua, Plan Berezia eta kirol pistaren estalkia egiteko proiektua egitea.

Irati Salsamendi

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio