2 comentarios en “El alcalde ya tiene quien le escriba”
Juan
Mientras y hasta que le den solucion, con el boton de emergencia podian desde Orona y cuando se quede bloqueado abrir las puertas para poder salir andando, si fuera necesario (para evitar a los vandalos) identificando al usuario.
Ez dute ezer ulertu, are gutxiago ikasi. Eta inork zalantzarik bazuen, Eneko Goiaren azken elkarrizketa irakurri besterik ez du. Donostiako alkateak esan du norberak bere auzoan zahartu nahi izatea “apetatsu samarra” dela. Hala adierazi du, pandemiak oraindik bete-betean zeharkatzen gaituenean adierazi ere.
Dagoeneko asko dira pandemiak utzitako lezioak. Lehenengoetako bat, eta agian nabarmenena, hurbiltasunak eta tokikotasunak duten garrantziari buruzkoa izan zen. Osasun-krisiak, izan ere, gure bizimodu hipermodernoaren zarata eta abiadura azpian lurperatuak genituen bi ezaugarri nabarmendu ditu: gizakiok zaurgarriak garela, eta komunitate-bizitza ezinbestekoa dela gure ongizaterako, aldagai materialetatik harago.
Gizakia izaki soziala dela esatea ez da ezer berria inorentzat. Elkarrengana bildu eta elkar-harremantzeko beharra berezkoa zaigu. Baina laster ohartu ginen kontaktu digitalak ez dituela aurrez aurrekoaren onura berak ekartzen, pantailen aurrean nahi bezain beste denbora emanda ere. Eta horretan, ordura arte aurrez aurre bizi arren hitz bakar bat ere gurutzatu ez genuen auzokidearekin izandako elkarrizketek itxialdiaren asperdura eta nekea arindu ziguten. Konfinamenduek eta mugikortasun-murrizketek ingurune hurbilarekin berkonektatu baikintuzten, halabeharrez.
Hirietan, Donostian kasu, bizitza auzo eskalara egokitu zen. Alarma Egoera ezarri eta berehala, Zaintza Sareak antolatu ziren, auzotarren beharrei modu kolektiboan erantzuteko, edo erosketak berriro auzoko komertzioetan egin eta bertatik bertara kontsumitzearen abantailak ezagutu genituen (produktuen kalitatea, gastuen kontrola…). Labur esanda, auzoarekin inoiz baino batuagoak sentitu ginen, eta hori izan zen, zalantzarik gabe, zorigaiztoko egoerari aurre egiteko erremediorik eraginkorrena. Robert Putnam ikerlari ezagunak esan zuen bezala, pertsona batek dituen giza harremanen sakontasuna eta irismena baita zoriontasuna diagnostikatzeko parametrorik esanguratsuena. Eta pandemiaren hastapenetan bederen, konfiantzazko eta elkarrekikotasun harremanak sustatu eta auzo-loturak sendotu genituen, biak ala biak bizitza asegarria ziurtatzeko ezinbesteko faktoreak.
Gaurko osasun-krisiak lehen lerrora ekarri baditu ere, hurbiltasunak eta tokikotasunak sekula ez diete utzi garrantzitsua izateari. Gure ingurura begiratzea nahiko da baieztatzeko jende gehienak bere bizitza espazio geografiko mugatuan eman ohi duela. Jaio zen lekuaren inguru hurbilean bizi da gehiengoa, bertan jaso du hezkuntza, sortu du (edo ez) bere familia, tratatzen ditu gaixotasunak eta dibertitzen da, hots, garatzen ditu funtsezko interakzioak. Eta hurbiltasun-sareak, izan senide-, lagun- edo bizilagun-sareak, garrantzitsuak dira eguneroko bizitza antolatzeko eta mugikortasun soziala bultzatzeko orduan. Beraz, gutako bakoitzaren bizi-proiektu indibiduala lurraldean gertatuko denaren mendeko da, atzo gaur bezala, eta berdin bihar. Bizilekuz aldatzera behartua izan denak ongi daki hori. Etxebizitza galtzearekin batera, bizitza asegarria ziurtatzeko ezinbestekoak diren sare sozialak, azpiegitura soziala eta lotura emozionala galtzen baitira.
Donostiako alkatearentzat, ordea, zure auzoan zahartu nahi izateak ez du zerikusirik ongizatearekin edo zoriontasunarekin, apeta batekin baizik. Mezua ezin argiago dago: ahaztu bizileku egonkor bat izateko edozein asmo. Donostiako etxebizitzaren arazoa benetako arazoa dela aitortzen du alkateak, baiki, “baina ez presio turistikoari buruz esaten denagatik, lehen ez baitzegoen presio turistikorik, eta arazoa berdina zen”. Argudio horrekin, alkateak erakusten du ez duela ezagutzen gobernatzen duen hiriaren historia, edo litekeena dena, arreta arazoaren muinetik desbideratu nahi duela. Izan ere, 1864an Donostiako harresiak eraitsi ondotik, turismoa eta zerbitzuen sektorea hartu ziren batez ere aintzat hiria zabaltzeko eta handitzeko, hots, hiria antolatzeko egitasmoan. Eta honek, esan gabe doa, gaur arte luzatzen diren ezberdintasun sozioekonomiko eta espazialak eragin zituen. Erdialdean etxe sail handiak proiektatu, eta, dotoreak, txukunak eta erakargarriak egin zituzten kaleak, goi mailako udatiarren gustukoak izan zitezen. Lantegiak eta fabrikak, berriz, aldirietara baztertu zituzten, Antiguara, Egiara edo Grosera, herritar apalentzat edo langile soilentzat egokitutako auzoetara, udatiarrek ikus ez zitzaten.
Harrezkero, turismoak Donostian eta donostiarrengan izan duen presioa etengabea izan da. 1917an, Pio Barojak berak adierazi zuen nahiago zukeela “mendi arteko herri batean edo kostaldeko hiribildui txiki batean jaio, eta ez kanpotarren eta ostalarien hiri batean”. Bada, hiru urte geroago, 1920an, Donostiako Liga de Inquilinos kolektiboak Udalari zuzenean eskatu zion, “urte osoan zehar hirian bizi direnek osasungarritasun eta higiene baldintzen araberako bizilekua ez duten bitartean, etxebizitzen metatze eta espekulazioa saihesteko”. Eta adibide gehiago jar nitzake, zerrenda ongi luzea baita.
Donostian etxebizitzaren arazoa ez da berria, ez, baina, oinarrizko premiak asetzeko nahia apeta batera murrizteak etsipena errotzen duen bezala, jatorrizko arrazoiak ukatzeak arazoa iraunarazi besterik ez du egiten. Ezer baino lehen, adierazpen horiekin alkateak bere ardurei eta erantzukizunei itzuri egiten dielako. Hiria nazioarteko merkatuan saldu beharreko merkantzia gisa kudeatzen denean, Eneko Goiak egiten duen bezala, bizitza desagertu egiten da. Parte Zaharra eta Gros dira horren adibide, turistifikazio prozesuek gehien kaltetutako eta biztanleria galtzen ari diren bi auzo. PNV-PSE gobernuaren udal politikek auzoetatik bizitza erauzten dute, erauzi egiten dituzte ekonomia txikiak, espazio partekatu irekiak eta gertuko harremanak. Baina ez dio axola, Eneko Goiarentzat, doktrina neoliberalaren jarraitzaile leiala eta defendatzaile sutsua den aldetik, nahikoa izango baitira ahalmen eta gaitasun indibidualak norberaren bizitzari eusteko. Edo, behintzat, horixe iradokitzen du bere ibileren kontakizunak, aipagai dugun elkarrizketan jasota geratu denak.
Markel Ormazabal