Martxoaren 8arekin lotuta, asteburu osoan mobilizatzera deitu du mugimendu feministak

Donostiako mugimendu feministako kideak martxoaren 8ko aurkezpenean. (Argazkia: Irati Salsamendi)

Martxoaren 8rako planteamendua aurkeztu du gaur goizean Donostiako mugimendu feministak. Aurten ez da greba deialdirik izango Euskal Herrian, baina borroka feminista “oraindik beharrezkoa” dela aldarrikatzeko kalera aterako dira indartsu. Hain zuzen, martxoaren 7an eta 8an egingo dituzte mobilizazioak, eta iragarri dute Bulebarrean Puntu feminista bat ezarriko dutela, “aldarrikapenez eta edukiz” beteko dutena.

2018ko eta 2019ko grebei jarraipena emateko asmoa du mugimendu feministak, baina argitu dute greba ez dela helburu bat, “hiltzen gaituen eredu kapitalista eraldatzeko tresna bat” baizik. “Greba feministek milaka emakume*-ren inplikazioa bultzatu zuten, eta grebaren kontzeptua birdefinitu eta soldatarik gabeko eta soldatapeko zaintza lan ikusezinak mahai gainean jartzeko balio izan zigun”, gaineratu dute. Greba antolatzeko bitartekotzat jo dute, eta horri jarripena emateko asmoz, “indarrak antolatzeko” deia zabaldu dute, baita borroka feministara batzeko deia ere. Honela dio aurtengo Emakumeen Nazioarteko Eguneko leloak: Antolatu indarrak, batu borroka feministara!

Donostiako mugimendu feministak feminismo erraldikalaren aldarrikapenak eramango ditu kalera asteburuan, “bizitza duinen alde egiten duten feminismoena: feminismo antikapitalista, feminismo antifaxista, feminismo antikolonialista, feminismo antikapazitista, eta zapaltzen gaituen sistema ororen aurka dauden feminismoak”. Sare internazionalista feministen garrantzia ere nabarmendu dute, eta azpimarratu dute “tokian toki” antolatzeaz gain, “planeta osoko ahizpekin” konektatuta daudela.

Era berean, erakundeak jarri dituzte jomugan, eta Emakumeen Nazioarteko Egunean “benetako neurri, bitarteko eta politika feministak” exijituko dizkietela azaldu dute. “Ez dugu hitz politik nahi, ekintzak nahi ditugu!”, esan dute.

Gune feminista bat

Aldarrikapen horiei guztiei leku fisikoa emango die hiriko mugimendu feministak: Bulebarrean Gune feminista bat ezarriko dutela iragarri dute. “Kalea okupatuko dugu, eta adin guztietako emakume*, bollera eta trans guztiei gunera gerturatzeko gonbidapena egin nahi diegu, baita mobilizazioetan parte hartzera ere. Batera indartsuagoak gara!”, adierazi dute feministek. Mugimendu feministak egitarau zabala antolatu du astebururako, eta auzoetako asanbladek ere programa propioak osatu dituzte.

Irati Salsamendi

Honakoa izango dira martxoaren 8aren harira mugimendu feministak iragarri dituen mobilizazioak, jarduerak eta ekintzak:

MARTXOAK 7, LARUNBATA

11:30 Gurpil gaineko martxa Martuteneko espetxetik: Espetxeetan bahituta dauden ahizpekiko elkartasuna!

14:00 Tupper bazkaria Bulebarrean.

16:30-19:30 Hitzaldiak eta tailerrak.

16:30-18:00 Hitzaldia: Txile eta Mexikoko borroka feministak (Txileko eta Mexikoko kideak).

18:00-19:30 Hitzaldia: Erasoak herri mugimenduen barruan (Bilgune Feminista).

18:00 Kartelgintza eta serigrafia tailerra.

19:30 Trikipoteoa.

Gauean: Afari autogestionatua eta gaubela.

MARTXOAK 8, IGANDEA

9:30 Herri gosaria Gune feministan. Goizean zehar auzoetan egitarau propioak egongo dira auzoetan.

11:00 Chile Despertok antolatutako Bortxatzailea zu zara! performancea Alderdi Ederren.

11:00 Portaletasen, Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbitzaileen mosaikoa. Soldata arrakalarik ez!

12:00 Martxa Alderdi Ederren.

14:30 Herri bazkaria Bulebarrean.

16:30 Bingo feminista.

18:00 Manifestazio nagusi eta zentralizatua Bulebarretik.

artxoaren 8arekin lotuta, asteburu osoan mobilizatzera deitu du mugimendu feministak

Donostiako mugimendu feministako kideak martxoaren 8ko aurkezpenean. (Argazkia: Irati Salsamendi)

2020 / 03 / 03

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio