(Argazkia: Lantxabe auzo elkartea)
Igandeko 4:45ean izan da sutea, Emaus zentroaren eta Palacio de Aiete hotelaren arteko edukiontzietan. Paperearen edukiontziak hasi da sua, eta plastikoarenera heldu da, ondoren gainontzekoak kendu baititu Ertzaintzak. Suhiltzaileek sua itzali dute eta ez da bestelako kalterik izan, ez baitzegoen autorik hurbil aparkatuta. Ondoko etxebizitzetako fatxadek, ordea, beltz kolore pixka bat hartu dute, kearen eraginez.
Beñat Parra