Hiriko gainerako auzoetan bezala, Aieteko San Joan sua ere debekatu dute. Jolastokin egin ohi dute San Joan bezperako festa, eta azken urteetan arrakasta handia izan du ospakizunak, Aieteko Euskara Batzordeak, Lantxabe auzo elkarteak eta ACD Aiete elkarteak antolatuta. Aurten, ezingo diote bolada onari jarraitu, baina eguna ezerezean geratu ez dadin, bideo bat egin dute, eta sare sozialetan zabaldu dute.
Ikus-entzunezkoan testu baten irakurketa eta iazko San Joan bezperako irudiak nahastu dituzte, eta eskerrak eman dizkiete auzoko jardueretan parte hartzen duten bizilagunei.
Irutxuloko Hitza