Musika, dantza eta txistu emanaldia egingo dute igandean Aieten, Eskola-Gurutziagaren 25. urteurrena dela eta

(Más abajo resumen en castellano)

Eskola-Gurutziaga abesbatzako kideak (Katxola 2012ko irailak 15)

Aieteko jauregiko harmaila musikaz, dantzaz eta txistuz beteko da igande eguerdian. Izan ere, Donostiako Udalaren Txistulari taldeak, Eskola dantza taldeak eta Eskola-Gurutziaga abesbatzak emanaldia egingo dute 12:00etan, koruaren 25. urteurrena ospatzeko. Errepertorioa hiru zatitan banatu dute: lehenik, abesbatzak Uruñuelaren Maitia nun zira eskainiko du; ondoren, Juan Jose Juanjo Oconen Agurra abestu, dantzatu eta joko dute; azkenik, abesbatzak eta txistulariek Txanton Piperri eta Euskal Herriko abestien aria egingo dute.

Kontzertu hau abesbatzaren 25. urteurrena dela eta egiten duten lehenengoa da, hasiera batean antolatutako egitaraua koronabirusaren egoerara egokitu behar izan baitzuten. Kontzertuez haratago, argazki erakusketa txiki bat jarri dute Aiete Kultur Etxean, koruaren ibilbidea errepasatzen duena. IRUTXULOKO HITZAk erreportaje bat argitaratu zuen Eskola-Gurutziagaren historiaz eta 25. urteurrenaz.

2020/09/16

Maite Reizabal

IRUTXULOKO HITZA

Concierto de música, danza y txistu el domingo en Aiete con motivo del 25 aniversario de Eskola-Gurutziaga

La grada del palacio de Aiete se llenará de música, bailes y txistus el domingo al mediodía. El grupo de txistularis del Ayuntamiento de San Sebastián, el grupo de danzas Eskola y el coro Eskola-Gurutziaga actuarán a las 12:00 para celebrar el 25 aniversario del coro. El repertorio se ha dividido en tres partes: primero, el coro ofrecerá Maitia nun zira de Uruñuela; después, cantarán, bailarán y tocarán el Agurra de Juanjo Ocón; finalmente, el coro y los txistularis harán el aria de Txanton Piperri y canciones de Euskal Herria.

Este concierto es el primero que celebran con motivo del 25 aniversario del coro. El programa organizado se adaptar a las prevenciones que exige la situación del coronavirus.

Más allá de los conciertos, en el Centro Cultural Aiete se ha instalado una pequeña exposición fotográfica que repasa la trayectoria del coro.

Katxola 15 de septiembre de 2012

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio