Aieteko anbulatorioko lanak aurrera doaz

Aieteko anbulatorioa itxura ona du dagoeneko, baina orainndik gauzak gelditzen dira egiteko.

Aieteko anbulatorio berriko lanak luze jotzen ari dira, baina Lantxabe auzo elkartea pozik agertu da azken asteotan osasun zentroak hartu duen itxurarekin. Izan ere, dagoeneko ez dago fatxadako aldamioa, eta barruko altzariak eta bestelako zerbitzuak jarrita daude. Hala ere, sarrerako espaloiak lanetako hesiak eta bestelako elementuak daude, eta auzo elkarteak oraindik ez daki noiz irekiko duten anbulatorioa.

Aieteko anbulatorioa Lantxaberen aspaldiko eskaera da, auzoak ez baitu bere osasun zentro propioa; beraz, Ondarretakora edo Amara Berrikora joan behar dute, Aieteko zonaren arabera. Horregatik, anbulatorioa auzoaren eta hiriaren “premiazko beharra” dela nabarmendu du auzo elkarteak, are gehiago pandemia garaian. Hedabide honek osasun zentro berriaren egoera eta aldarrkapenaren ibilbidea errepasatu zituen maiatzan, FP Lantxabeko kidearekin.

2020/10/28

Beñat Parra

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio