«Viridiana», Buñuel, Jesus Garmendia gaur arratsaldean Aieten

Viridiana Luis Buñuelek 1961ean zuzenduriko hispano-mexikar filma da. Benito Pérez Galdós idazlearen Halma eleberrian oinarrituta dago. Cannesen Urrezko Palma irabazi zuen.

Luis Buñuel Portolés (Calanda, Teruel, 1900eko otsailaren 22a- Mexiko Hiria, 1983ko uztailaren 29a) zinema zuzendari espainiarra izan zen, 1949an Mexikoko nazionalitatea hartu zuena.

Surrealismoa landu zuen bereziki, lan gehienak Mexikon eta Frantzian eginez. 1929tik 1977ra 32 pelikula zuzendu zituen. Horien artean, Viridiana, Belle de jour eta Cet obscur objet du désir ezagunenetakoak dira.

Aktoreak

Silvia Pinal: Viridiana

Fernando Rey: Don Jaime

Francisco Rabal: Jorge

Margarita Lozano: Ramona

Victoria Zinny: Lucía

Teresa Rabal: Rita

Lola Gaos: eskale

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio