Gu geu kazetari proiektuarekin hasi gara Aiete Ikastetxeko LH5 eta 6ko ikasleak. Ikasturte hasieran, konfinamenduaren ondoren, ikasle gehienen euskara mailak beherakada nabarmena jasan zuela konturatu ginen. Horregatik, honi indarra emateko asmoz, gelan Teleberria euskaraz ikusten hasi ginen. Ondoren, berriak sortzen jarraituz, albistegi oso bat sortzea bururatu zitzaigun: Elmor albistegia.
Hiruhilabetean zehar, lan desberdinak egin ditugu, egunkariak irakurri, aztertu, notiziekin muntaiak egin, gureak asmatu eta gure albistegirako prestatu… Gu geu kazetari bihurtzeko bidean, aldizkari digital bat ere sortu dugu. Bide honetan, debateak ere antolatu ditugu eta baita tertulia dialogikoak ere.
Honekin guztiarekin, kazetaritzari buruz ikasi eta testu mota ezberdinak lantzeaz gain, ahozkotasuna asko landu dugu.
Proiektuaren barnean mini-proiektuak sortzen joan zaizkigu. Gu geu, meteorologo bihurtu gara eguraldia aztertuz. Antzerkiak eginez, gu geu aktore. Gu geu sukaldari. Kirol berriak ezagutuz gu geu kirolari eta kirol berriak asmatzen ere ari gara.
Gu geu diseinatzaile ekologikoak
Azaroaren 1ean, Ekologiaren Mundu Eguna izango da. Zientzia horrek 1869an hartu zuen izena, izaki bizidunen eta haien ingurunearen artean dauden harremanak ezagutu eta baloratzearen garrantzia planeta osoari gogorarazteko.
Honen harira, Aiete ikastetxean poltsa ekologikoak diseinatu ditugu.
Lehenik eta behin, azpimarratu nahiko genuke erabilitako material guztia naturala dela.
Kolorea finkatzeko prozesua
Ehun edo zuntz batean koloratzaile bat finkatzeko erabiltzen den prestaketa prozesua izango litzateke.
Soja eta alunbrea behar da kolorea finkatzeko. Sojaren kantitatea neurtzeko, aldez aurretik poltsen pisua jakin behar da. Gure kasuan, 7,5 litro soja erabili genuen, ur beroarekin nahastuz. Poltsak ondo lehortu eta gero, gure diseinuak marrazten hasi ginen.
Diseinatzerakoan izandako gertaerak eta sentimenduak
Sormena eta imajinazioa lantzeko balio izan zigun.
Margotzerakoan sentsazioa deskribaezina izan zen.
Askotan ura erori zitzaigun, baita koloreak ere, marrazki arrakastatsuena zipriztinena izan zen.
Bukaeran, pozik eta harro sentiarazi gintuen.
Materiala:
A3 tamainako orria
Arkatza
Guraizeak
Erregela
Kartoia
Oihala margotzeko errotulagailu bereziak
3 tamaina ezberdineko isipuak
Lehorgailua
Poteak
Margo naturalak
Poltsak margotzeko koloreak
Morea, kotxinilaz eginda
Urdina, indiginaz
Marroia, tipulaz
Berdea, azenarioz
Horia, osinaz
Urdin argia, indiginaz eta osinaz nahastuta
2020/11/20
Resumen en castellano
Los chavales de la Aiete Ikastetxea han hecho de periodistas y de oficios varios
Los alumnos del LH5 y 6 de Aiete Ikastetxea han empezado con el proyecto de periodistas. A principios de curso, tras el confinamiento, se dieron cuenta de que el nivel de euskera de la mayoría de los alumnos había sufrido un notable descenso. Por eso, para darle fuerza, en clase empezaron a ver el Teleberri en euskera. Después, siguiendo creando noticias, se les ocurrió crear un informativo completo: el informativo Elmor.A lo largo del trimestre han realizado diferentes trabajos, leído periódicos, analizado, montajes informativos, ideado los propios y preparado un informativo para convertirse en periodistas, han creado también una revista digital y han organizado debates y tertulias dialógicas.
Con todo esto, además de aprender sobre periodismo y trabajar diferentes tipos de texto, han trabajado la oralidad.
Han hecho meteorólogos. Han hecho teatro. Han sido actores y cocineros. Han inventando nuevos deportes. Han sido diseñadores ecológicos