Aieteko anbulatorioan azken lanetan ari dira

Aieteko anbulatorioa, Aiete pasealekuan. (Argazkia: Maite Reizabal)

Aieteko osasun zentroko lanak aurrera doaz, eta Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, “azken lanetan” ari dira, baina oraindik ez dute zehaztu noiz zabalduko duten. Momentuz, anbulatorioaren kanpoko errotulazioa jarri dute, Eusko Jaurlaritzaren eta Osakidetzaren logoekin batera. Gainera, ez da lanei lotutako hesirik ageri, nahiz eta oraindik obren zaku bat edo beste ikus daitekeen. Fatxadako aldamioa kendu zuten.

Aieteko anbulatorioa aspalditik eskatu du Lantxabe auzo elkarteak, eta auzoak “premiazko beharra” duela nabarmendu du, are gehiago pandemia garaian. Orain arte, auzoak ez du osasun zentrorik izan, eta bizilagunak Ondarretakora edo Amara Berrikora joaten dira, Aieteko zonaren arabera. Hedabide honek osasun zentro berriaren egoera eta aldarrikapenaren ibilbidea errepasatu zituen maiatzan

Anbulatorioaren errotulua. (Argazkia: Maite Reizabal)

2020/11/16

Maite Reizabal

2 comentarios en “Aieteko anbulatorioan azken lanetan ari dira”

  1. El CSA ya tiene nombres y apellidos ..y se le está vistiendo al novísimo por dentro pero parece el parto de lo Montes la pandemico y otras hierbas medicinales hacen que desde el parto le falte oxígeno y casi seguro que en su nascemento más de alguna tara le viene ocurriendo. .¿serán capaces las personas y entidades responsables que no hagan desaparecer los dos mamotretos armarios antes electricos..? Si se mantiene así y se inagura será de recibo..

  2. Parte Zaharrean Bizi

    Parte Zaharrean, Osakidetzari eta Eneko Goia alkateari auzoko anbulatorio berriko obren atzerapen ulertezina justifikatzeko aitzakiak noiz amaituko zain gaude. Ikusiko dugu ea Aieteko anbulatorioko obrak amaitu ondoren Parte Zaharrekoak hasten diren.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio