Ekainetik daude itxita Donostiako haurtxokoak, gaztelekuak eta Etxarrieneko zentroa. Ordutik langabezian daude langileak, eta irailean mobilizazioekin hasi ziren beraien egoera salatzeko. Donostiako Udalak abenduan adjudikatu zion Hezi Zerb S.L.U. enpresari zerbitzu horien kontratua, eta urtarrilaren 16rako berriz martxan izango zirela iragarri zuen. Ordea, ez da horrela gertatu. Azkenik, otsailaren 1etik aurrera hasiko dira haurtxokoak eta gaztelekuak irekitzen.
Haurtxoko Aiete
Asteartea – Osteguna: 17:00-19:00.
Ostiraletan: 17:00-20:00.
Larunbata: 17:00-19:30.
Gaztelekua Aiete
Asteartea – Ostirala: 17:00-20:30.
Larunbata: 16:30-20:00.
Haurtxokoen eta gaztelekuen jardueretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da, posta elektronikoz edo telefonoz. Erreserbak aste osorako egin daitezke. Gainera, gaztelekuen kasuan, gazteak zentrora hurbiltzen badira eta jardueraren kupoa bete gabe badago, bertan geratu eta parte hartu ahal izango dute.
Bi txanda izango dira, bai haurtxokoetan, bai gaztelekuetan. Parte hartzaileek bazkide- itxa bete beharko dute zerbitzuaz gozatzeko. Hezitzaile bakoitzak 5 haur edo nerabe artatuko ditu txanda bakoitzean, eta egonaldian zehar distantzia egokiak mantenduko ditu.
Uneoro dagozkion segurtasun neurriak mantenduko dira, hala nola maskara nahitaez erabiltzea, gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta zentroetara haurrak edo nerabeak soilik sartzea. Familiakoek zentrotik kanpo egon beharko dute.