Duela egun batzuk, Liburuaren Nazioarteko Eguna zela eta, irakurketa gisa Jose Maria Eça de Queirozen Basilio lehengusua gomendatu genuen. Bada, datorren ostegunean, maiatzaren 13an, 18:00etan, Aieteko Kultur Etxean, Lola Arrietaren tertulietan -1878an argitaratua- nobela daukagu. Queirósen kontakizuna «literatura eta zinema» zikloaren kontzepzioan txertatzen da erabat.
Eçako Portugalen lurra hartuz, maiatzaren 14an, ostiralean, 18:00etan, zineforum saioa izango dugu Manuel de Oliveiraren Oporto de mi infancia filmarekin. Pello Gutierrez Peñalba argazki zuzendari, muntatzaile eta ekoizleak aurkeztuko du filma.
Pello ezagutu genuen, Juanmi Gutierrez zinemagile eta irakasle donostiarrari egindako omenaldian. Pellok aitaren lan bat aurkeztu zuen, Donostiako kale artistei buruzko «Isiltasun kalea/Músicos que tocan en la calle» dokumental hunkigarria. Kultur Etxean izan zen 2019ko ekainaren 14an; oraindik ere faltan botatzen dugu zinema zuzendaria.
[Nahitaezkoa da maskara, eskuetarako hidro-alkoholak eta segurtasun-distantziak erabiltzea bi saioetan. Jakina denez, pandemiak iraun bitartean, areto nagusirako edukiera mugatua dago]