Hilaren 14tik aurrera, donostiarrek botoa eman ahal izango dute 2022 eta 2023 urteetako Partaidetza Aurrekontuen proposamenen hautaketa prozesuan. Bozketa fasera iritsi diren 93 proposamenetako lau Aieteko Lantxabe auzo elkarteak proposatutakoak dira. Honakoak dira:
La Cumbre eta Muntoko autobus geltokietan estalkiak jartzea.
Marañon doktorearen pasealekuko zuhaitzak eta espaloia hobetezea.
Miramongo basoko asfaltozko bidea konpontzea.
Hiru Damatxo plazan karpa bat jartzea.
Aiete hobetzeko beste bost proposamen ere onartu dituzte, norbanakoek aurkeztutakoak:
Aieteko anbulatorioan motoentzako aparkalekuak sortzea.
Puioko parkean banku gehiago jartzea.
Etxadiko haurrentzako parkea estaltzea.
Piuoko futbol zelaiko belarra aldatzea.
Pagolan skate park bat eraikitzea.
3,4 milioi euro banatuko dira bozketa fasean lehenesten diren proiektuen artean, aurrekontua agortu arte. Kopuru horretatik 421.000 euro Ekialdeko Barrutiak 2022ko aurrekontutik bideratutakoak dira.
2021/06/10
Mikel Elkoroberezibar Beloki