Lantxabe elkarteak salatu du txakur kakak agertu direla Katxola inguruan

Aieteko Lantxabe auzo elkarteak salatu duenez, azken asteetan Katxola baserriko lorategian txakur kakak azaldu dira. Txakurrak bertara sartu eta jabeak ez dira haien kakak biltzera joaten, eta ohiko praktika dela azpimarratu du elkarteak haien webgunean idatzitako artikuluan. Lantxabek urteak daramatza gertakari hauek salatzen.

Animalien babeserako 11/2003 legeak dioenez, animalien jabeen ardura da gorotzak jasotzea eta 75 eta 500 euro arteko isunak jaso ditzakete hala egiten ez badute. Hala ere, elkarteak prozesu judizialetan sartzeko asmorik ez duela adierazi du, baina udalak neurriak hartu beharko lituzkeela uste dute. Izan ere, uste dute udalaren laguntzarik gabe jabeek jarrera bera mantenduko dutela.

Katxola Baserriaren lorategia eskolek eta bisitari ugarik erabiltzen dute astero eta txakur kakak erabiltzaileen zein lorezainen jarduna oztopatzen dutela diote elkarteko kideek: “Animalien jabeek gorotzak jaso beharko lituzteke, legeak esaten duelako eta besteekiko errespetuagatik”.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio