
Aieteko kultur etxeak urteroko Literatura eta Zinema Zikloari hasiera emango dio asteazkenean, Lantxabe Auzo Elkartearen eskutik. Literaturari dagokionez, 18:30ean Literatura solasaldia egingo dute Salman Rushdie idazlearem Hijos de la medianoche liburuaren inguruan. Lola Arrietak dinamizatuko du jarduera eta gazteleraz izango da.

Zinemari dagokionez, Pather Panchali (La canción del camino) Satyajir Rayen filma proiektatuko dute ostirala 18:00etan. Sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte. Jesus Garmendia Ibañezek gidatuko du ekitaldia.
2021/10/11
Oihane Arretxea Bereziartua