Aiete kultur etxea
2022 urtarrilla 14
Ordua: 18:00
Zuzendaria: Juan Antonio Bardem
99 minutu
Zineforum
Gidatzailea: Teresa Pro
Libre, jarleku guztiak bete arte
Jatorrizko hizkuntzan
Oharra: 47/2021 Dekretuaren arabera beharrezkoa da COVID pasaportea eta NANa. Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da.
Informazioa
Calle Mayor
Calle Mayor 1956ko Juan Antonio Bardem espainiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Filma berez, Palentzia, Cuenca eta Logroño hirietan filmatu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1950eko hamarkadan probintzietako hiri batean bizi den lagun talde batek denbora-pasa moduan adarra jotzeari ekiten diote. Horietako batek, Juanek, Isabel 35 urteko neskazahar batez maitemindurik dagoelaren planta egingo du eta Isabel oso poztuko da. Juanek ezin izango du handik atera.
Juan Antonio Bardem Muñoz (Madril, 1922ko ekainaren 2a – ibidem, 2002ko urriaren 30a) zinema zuzendari espainiarra izan zen.
1950eko hamarkadan Espainian sortu zen zinema sozial konprometituaren sortzaileetako bat izan zen. Luis García Berlanga eta Miguel Mihurarekin batean, Bienvenido, Mister Marshall (1952) film gogoangarriaren gidoia egin zuen. Cómicos (1953) eta Felices Pascuas (1954) filmen ondoren, Madrilgo goi-burgesiaren azterketa kritikoa egin zuen Muerte de un ciclista lanean (1955). Hurrengoa probintzietako hiri koxkor batean kokatu zuen: Calle Mayor (1956).
Gerora, film asko egin ditu, hala nola Sonatas (1959), A las cinco de la tarde (1960), A. Sastreren gidoiarekin, Nunca pasa nada (1963) eta El puente (1975). 1976an, Madrilen gertatu zen abokatu, eta sindikalisten hilketaren kronika egin zuen 1978an: Siete días de enero.
1980ko hamarkadan, Espainiako pertsonaia ospetsuei buruzko telesailak egiten hasi zen: Lorca, muerte de un poeta (1987), Ian Gibson eta Mario Camusen gidoiarekin, eta El joven Picasso (1992).