
Trini Grases argazkilariak Un clik y una imagen erakusketa antolatu du Aieteko Topaleku gunean, eta otsailaren 15era arte egongo da ikusgai, astelehenetik igandera, 10:30etik 20:30era. Grasesek Aieteko Lantxabe auzo elkartearen eta Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartearekin elkarlanean antolatu du erakusketa.

22 argazki daude ikusgai, Grasesek hainbat bidaiatan egindakoak gehienak. Era berean, bere etxean osatutako bodegoi batzuen argazkiak ere badaude.
2022/01/21
Beñat Parra