Cesare Pavese gurekin

Entre mujeres solas

LITERATUR TOPAKETAK

Aiete Kultur ETxea

2022 Otsaila 10

18:30

Cesare Pavese idazlearen Entre mujeres solas liburuari buruzko literatur solasaldia, gaztelaniaz.

Dinamizatzailea: Lola Arrieta

Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da.

Cesare Pavese biografía

Jaiotza Santo Stefano Belbo, 1908ko irailaren 9a

Heriotza Turin, 1950eko abuztuaren 27a (41 urte)

Jarduerak hizkuntzalaria, idazlea, itzultzailea, literary editor (en) Itzuli, gidoilaria, literatura-kritikaria, kazetaria, biografoa eta poeta

Cesare Pavese (Santo Stefano Belbo, Cuneo, Piemonte, 1908ko irailaren 9a – Torino, 1950eko abuztuaren 27a) italierazko idazlea eta poeta izan zen.

Torinoko unibertsitatean letretan lizentziatua, tesia Walt Whitmanen poesiari buruz egin zuen. Einaudi argitaletxean hasi zen lanean ingelesezko literaturaren itzultzaile eta editore: S. Lewis, H. Melville, S. Anderson, Dos Passos, Stein, Defoe.

1935ean, zenbait hilabete kartzelan egon ondoren Brancaleonen (Calabria) hiru urtez erbesteratzera kondenatu zuten, nahiz eta 1936an indultu bati esker itzuli egin zen.

Bigarren Mundu Gerran (1939-1945) ez zuen ez armadan ez partisanoen taldeetan parte hartu, baina ondoren Italiako Alderdi Komunistan (PCI) sartu zen eta L’Unitá aldizkarian idatzi zuen.

Azkeneko urteetan bere lanak onespena jaso zuen, 1950eko ekainean jaso zuen Strega sariak erakusten duen bezala.

1950eko abuztuaren 26an Turineko Roma hotelean bere buruaz beste egin zuen.

Literatur estiloa eta ibilbidea

Idazle neorrealistatzat jotzen da. Bere lehen poema liburuan, Lavorare stanca, lirika estetizistaren kontrako poema narratiboak proposatzen zituen, non protagonistak langile, nekazari edo prostitutak izan zitezkeen. Baina guztiaren gainetik bere obra eta bizitza osoa baldintzatuko duen ezaugarria gizakion izugarrizko bakardadea da. Sentimendu horri aurre egiten gogoz saiatu zen, dela bizitza sozialaren bidez, dela amodioaren bidez, arrakastarik gabe bere poema ezagunean, Verrà la morte e avrà i tuoi occhi, ikusten den bezala. Bere lanak itxuraz errealistak izan arren, errealismo hori gainditzen duen ukitu lirikoa dute eta hain maite zuen «mitoarekin» lotzen dira.

Lanak

Eleberri eta ipuinak

Paesi Tuoi, 1941

Feria d’agosto, 1946

Dialoghi con Leucò, 1947

Il Compagno, 1947

La bella estate: Tra donne sole eta Il diavolo sulle colline barne, 1949

Prima che il gallo canti: La casa in collina eta Il carcere barne, 1949

La luna e i falò, 1950

Notte di festa, 1953

Ciau Masino, 1968

Saiakerak, gutunak, egunkaria

La letteratura americana e altri saggi, 1951

Il mestiere di vivere. Diario 1935-1950, 1952

Lettere, 1924-1950, 1966

Interpretazione dell poesia di Walt Whitman. Tesi di laurea, 1930 (2006)

Poesia

Lavorare stanca, 1936

La terra e la morte, 1947

Last blues,to be read some day, 1950

Verrà la morte ed avrà i tuoi occhi, 1951.

euskarari ekarriak (armiarma.eus)

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio