Martxoaren 8aren bueltan, Aieteko Jesuitinas ikastetxeko nazioarteko batxilergoko ikasleek emakumeen eskubideen aldeko rap abesti aldarrikatzaile bat egin dute, gaztelaniaz eta euskaraz. “Martxoaren 8a aldarrikapenerako eguna izanik, aurretik sentsibilizazio jardunaldiak antolatu dituzte gure ikasleek, eta sentsibilizazio lan horren fruitua da abestia”, azaldu du ikastetxeko irakasle Idoia Altunak. “Sormenez eta arduraz egindako lana da. Zinez garrantzitsua iruditzen zaigu nerabeek biharkoaren moduko egunekiko interes aeta inplikazioa izatea, eta eraldaketarako parte aktibo direla sinestaraztea”, gaineratu du Altunak. Hain zuzen ere, bihar, hilaren 8an, ikastetxe osoak dantzatuko eta abestuko du rapa.
Jarraian, abestia: