Alaia Martin nagusitu da Getxoko saioan

Alaia Martin Jolastokian (iazko irailaren 11n)

Oiartzuarrak Elizondoko finalaurrekorako txartela bereganatu du, eta Nerea Elustondo eta Agin Laburu izan dira hurrenez hurren bigarren eta hirugarren

Alaia oso bertsolari maitatua da auzoan. Askotan bisitatu gaitu: Katxola baserrian, Manuel Matxainen omenaldian, Borrotoan, Jolastokian, Aieteko Jaietan, aurten ez, Kultur Etxeak ez duelako bertsolarientzako aurrekonturik

Euria egin izan balu, jaialdia ezin izango zen egin.

Azkena iazko irailaren 11n izan zen, pandemiak oraindik mugatutako bertsosaio hartan

Azken orduan bildu zen Txapelketa Nagusiko lehen saiora Alaia Martin, aurreikusita zegoen Eneko Lazkozen ordez. Hala ere, astebeteko aurrerapenak ez dio batere kalterik egin –urriaren 1ean zen hastekoa, Gotaine-Irabarnek– alde handiz nagusitu baita larunbat honetan Getxon egindako saioan, bigarren sailkatu den Nerea Elustondok baino 43 puntu gehiago lortuta. Imanol Artola Arretxe ‘Felix’ aritu da aurkezle lanetan.

Ez da tarte txikia, kontuan hartuta gainerako bertsolari guztien arteko aldea, bigarrenetik seigarrenera alegia, 68 puntukoa izan dela. Horrenbestez, Elizondon urriaren 22an jokatuko den finalaurrekoen lehen itzuliko saioko taldea hasi da osatzen. Alaia Martin, alegia, zuzenean sailkatuta zegoen Unai Agirreri batuko zaio, eta hirugarren bertsolaria Arrasateko irabazlea izango da. Gainerakoak puntuazioaren arabera erabakiko dira.

Alaia Martin Getxoko saioan

Oiartzuarraren ondotik, Nerea Elustondo legazpiarra sailkatu zen bigarren postuan, eta Agin Laburu artigarragatarra izan zen hirugarren. Laugarren postuan sailkatutako Oihana Bartra bizkaitarra bezala, eskarmentu handiko bertsolariak dira denak, 80ko hamarkadan jaioak. Unai Mendizabal (Zizurkil, 1992) eta Peru Abarrategi (Aramaio, 1997) Arabako txapeldunarentzat berriz, aurreneko Txapelketa Nagusia da.

Larunbata, 24 iraila 2022

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio