Aieteko auzo elkartea haserre agertu da Marañon Doktorearen pasealekuaren inguruko zirkulazioaren berrantolaketarekin

Marañon Doktorea pasealekua.

Udalak aste honetan jakinarazi du Aieteko Marañon Doktorearen pasealekuko irisgarritasuna hobetuko dutela. Era berean, zirkulazioaren noranzkoa berrantolatuko dute, Jauregi kalearen eta Aieteko pasealekuaren artean. Horrela, Jauregi kalearen eta Goiko Galtzada Berri kalearen arteko bidegurutzearen noranzkoa kenduko dute, “segurtasuna hobetzeko eta inguruko gatazka egoerak saihesteko”. Ordea, zirkulazio aldaketekin haserre agertu da Aieteko Lantxabe auzo elkartea: “Jauregi kalearen eta Goiko Galtzada Berri kalearen arteko bidegurutzearen noranzkoa kenduko dela jakiteak harridura eta haserrea eragin ditu auzoan, eta ez da baztertzen horren inguruko ekintzaren bat egitea, erabaki horrek inguruan bizi diren pertsonengan eragiten duen matxura dela eta”.

“Mugikortasun departamentuak, Jauregi kalearen eta Aieteko pasealekuaren arteko zirkulazioa eragotziz, inguruko establezimenduak isolatzen ditu, eta kilometro bat baino gehiagoko itzulingurua egin behar du auzoko bide nagusira sartzeko: Aieteko pasealekura. Erokeria bat”, gaineratu du auzo elkarteak.

Beñat Parra

2023/05/10

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio