Hiru Damatxo plazari estalki bat jartzea eskatu du Lantxabe auzo elkarteak

Aieteko Lantxabe auzo elkarteak bilera bat egingo du etzi, hilak 14, Hiru Damatxo plazan estalki bat jartzeko proposamena azaltzeko. Topalekuan bilduko dira, Aieteko jauregiko lorategietan, 18:00etan.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ingurunearekin modu harmoniatsuan integratuko den azpiegitura bat jartzea eskatu du Lantxabek. Horretarako, sinadura bilketa bat abiatu dute Donostiako Udal Gobernuari eskaera formalki aurkezteko. Plazako haur parkearen inguruan gune estali bat jarri nahi dute, eguraldi txarra egiten duenetan han babesteko, besteak beste.

2024/06/12

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio