Ikusi al duzue inoiz ur-zezenik?

Aieteko jaietako ur-zezena

Asteburu bizia izan dute Aiete auzoan. Osatu berri den jai batzordeak berritasun ugari ekarri ditu auzora, eta horietako bat ur-zezena izan da. Asmakizun bitxi baina arrakastatsu honek haur eta familien poztasunean eta irribarretan eragin zuen, egitarau oparo bati amaiera emanez.

Asteburu bizia izan dute Aiete auzoan. Osatu berri den jai batzordeak berritasun ugari ekarri ditu auzora, eta horietako bat ur-zezena izan da.

Ezusteko hori eta bestelako bizipenak izan dituzte aietearrek. Ostiral arratsaldetik igande eguerdira arte, egitarau amaigabe bat gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Eguraldia lagun, jaien hasiera Lantxabe auzo elkartea omenduz hasi zuten, urteetan elkarteak auzoari begira egindako lan nekaezina aitortuz. Gauean, bestalde, Aiete auzoak azkenaldian bizi izan duen kontzertu jendetsuak izan zituen. Horien erantzuleak Ttaka, Speed eta La Txama taldeak izan ziren.

Larunbatean, aldiz, nahi adina gauza guztientzat. Haurrentzako krosa, bazkaria, entzierroa, margoak eta jolasak. Helduentzat, aldiz, paella txapelketa, mojitoak, bingo musikatua, gazta pisaketa, eta abar. Eta, borobiltzeko, karaokea eta DJ festa. Eguraldia lagun, bertaratutako guztiek jokorako eta aisialdirako eskaintzaz gozatu zuten. Berritasunekin eta funtzionatzen duena mantenduz, asteburu mugitua bizi izan dute aietearrek.

Irutxuloko Hitza

2024/09/09

Un emocionante toro de agua; imagen de las nuevas fiestas de Aiete – Aieteko Bizilagunen Elkartea

Video del toro de agua en el Jolastoki (18 s) – Aieteko Bizilagunen Elkartea

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio