Lehen Hezkuntzako 17 ikasle izan dira, sei eta hamabi urte bitartekoak; Aginagatik etorriak, lehenik Eureka museoan izan dira, eta euren helburua -jada baserrian- euren musika oinarriak txalaparta eta adarrarekin esperimentatzen jarraitzea zen.
12:30ean iritsi ziren bertara, Idoia andereñoarekin eta Hur eta Xabier maixuekin.
Eguraldi-aldaketak ibilaldi atsegina egiteko aukera eman die. Katxolak, azkenik, goizeko eta, batez ere, aurreko eguneko hodeien artean zabaltzen zen eguzkiaz distiratzen zuen.
“Eskola txikiak, oraindik orain, leku atsegin bat direla uste dugu, jendeak elkar ezagutzeko lekua, elkarrekiko ardura eta kezkarako aukera ematen dutenak, eztabaidarako parada eta ikasleak ezagutzeko aukera baliatzen dutenak”
Célestin Freinet, fundador de la «Pedagogía Freinet».
Eskola txikiak eskola publikoak dira. Adin aniztasuna daukate eta, horrez gain, adin aniztasuna bultzatu egiten dute. Tamaina txikikoak dira eta txikitasun horren ezaugarri kualitatiboak mantentzeko lan egiten dute. Eta landa eremuan kokatuta daude.
Nortasun ezaugarriak
Eskola publiko eta euskalduna
Adin aniztasun, aberastun iturri
Inguruarekiko interakzioan
Guztion eskola
Ikasle guztiak, irakasle guztionak
Herritik mundu zabalera begira
Eskola publiko eta euskalduna
Hezkuntza Sailaren administraziopekoak diren heinean, Eskola Txikiak eskola publikoak dira. Hori ez da, ordea, Eskola Txikien publikotasuna finkatzen duen marka bakarra; besteak beste, zerbitzu publikoa, aukera berdintasuna, inklusibotasuna, hurbiltasuna, aniztasuna, kohesio soziala edota laizismoa ere esan nahi duelako publikoa izateak.
Euskaraz bizi eta euskaraz hazi nahi duten eskolak dira. Bertako hizkuntzan bizitzeko hautua egin dugu Eskola Txikietan. Euskaraz ikasteko eta erabileran aurrera egiteko bidean, paper garrantzitsua jokatzen dute Eskola Txikiek.
Pentsatzekoa da, talde txikiak diren neurrian, haur bakoitzaren beharrei eta aniztasunari gertutik erantzuteko modua duela eskola txikiak. «Aniztasuna eskola txikietan asko erabiltzen dugun hitza da. Akaso falta zaiguna kultur aniztasun gehiago izatea da. Gure eskola txikietan normalean gehienak bertakoak dira. Baina, gainontzean, aniztasuna hitz klabea da; adin aniztasuna ona da, ikasleen aniztasuna ona da… Hezkuntza pertsonalizatuaren bidean egiten da lan, ahal baldin bada bakoitzak ibilbide propioa egin dezan. Lehen aipatutako estrategia ere, ikasle guztiak irakasle guztienak izatea, helburu horretan sartzen da. Lortu behar duguna da denek abilidade eta gaitasunak lortzea mundu honetan aurrera egin ahal izateko. Baina, hortik aurrera, bidea ikasle bakoitzak egin behar du. Horrela esanda erraza dirudi eta ez da, baina eskola txikiak baditu eskola ideala izateko ezaugarriak, tamainak berak ematen dizkigunak».
Agiñako eskola txikien jaian, ume batek sagarrak hartzen ditu kiskitzarekin
Sagar festa ospatu dute Katxolan – Aieteko Bizilagunen Elkartea