Ostegunean hasiko da Aieteko Literatura eta Zinema zikloa

Aieteko zinema jardunaldia Aieteko Literatura eta Zinema zikloa urrian, azaroan eta abenduan egingo da.Lantxabe bizilagunen elkartea

Ostegunean hasiko da Aieteko Literatura eta Zinema zikloa – Irutxuloko Hitza : Irutxuloko Hitza

Udazkenean ere Literatura eta Zinema zikloa antolatu du Aieteko Lantxabe bizilagunen elkarteak. In Memoriam izenburua jarri diote hiruhileko honetako zikloari, eta jarduera guztiak Aiete Kultur Etxean egingo dituzte. In Memoriam honen bidez, Rafael Chirbes, Martin Amis eta Paul Auster idazle handiei omenaldia egingo diete.

“Duela gutxi zendu diren idazle horiek ondare baliotsua utzi dute literaturan. Programa honek, beraien lanen garrantzia ez ezik, Donostiako irakurleengan izan duten eragin iraunkorra ere goraipatzen du; izan ere, 135 eleberri kanoniko baino gehiago eta filmen kopuru bera partekatu dituzte, aurreko 18 urteetan Filmaffinity plataforman zazpi puntu baino gehiago lortu dituztenak”, azaldu dute antolatzaileek.

Literatur topaketak Lola Arrietak gidatzen ditu, eta hiruhileko honetako zine-forumak Jesus Garmendia Ibañezek eta Josemi Beltranek aurkeztuko dituzte.

Hona hemen programazioa osorik:

URRIA

Osteguna, 10

18:30 – Literatur topaketa: Crematorio (2007), Rafael Chirbes.

Ostirala, 11

18:00 – Zine-Foruma: Surcos (1951), Jose Antonio Nieves Conde.

AZAROA

Osteguna, 7

18:30 – Literatur topaketa: Dinero (1984), Martin Amis.

Ostirala, 8

18:00 – Zine-Foruma: Voces distantes (1988), Terence Davies.

ABENDUA

Osteguna, 12

18:30 – Literatur topaketa: La invención de la soledad (1982), Paul Auster.

Ostirala, 13

18:00 – Zine-Foruma: Leolo (1992), Jean-Claude Lauzon.

Sara Ibarguren

Irutxuloko Hitza

2024/10/07

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio