Datorren ostiralean, azaroak 22, arratsaldeko seietan, Aieteko muga guztietako auzoak Topalekuan (zahar etxea zena) daude deituta HAPOa aztertzeko eta planak auzo gisa iradokitzen dizkigun ekarpenak bidaltzeko.
Hiriko plangintza orokorrean egon nahi dugu eta HAPOak “hiri muinotarra” deitzen duenaren existentzia aldarrikatzen dugu: Aiete, Errondogaina, Bera Bera, Oriamendi, Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspenaren aurrerakinean (IV. kapitulua) esaten denez, “bere paisaiaren edertasunagatik ezaguna, Donostia Kontxako badiaren, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien eta Urumea ibaiaren ibarraren inguruan egituratzen da”.
Aieteko jendeak aurrerakinak ezagutzen ez duen laugarren ardatz egituratzaile bat eskatzen du: Oriamendi/Aiete muinoa, Amara eta Añorga-Antigua arteko banalerroa eta Goiko Galtzada zaharra, Gipuzkoa barnealdearen, kostaldearen eta Frantziaren arteko lehen ibilbidea izan zena (Antiguo Camino de Santiago).
Eta aipatutako aurrerakinak hiriaren historia “mendebaldeko korridorea (Añorga, Ibaeta, Antigua-Ondarreta), erdialdeko edo hegoaldeko korridorea (Amara, Loiola eta Martutene) eta ekialdeko korridorea (Gros, Ategorrieta, Bidebieta eta Herrera)” hiru korridoretan kokatzen badu, aurrerakinaren erredaktoreei laugarren korridore bat gehituko diegu; Goiko Galtzara, Hernani, Oriamendi, Aiete, Donostian milurtekoaren hasieratik protagonismo historiko handia duena: gaskoiak, komuneroak, erromesak, karlistak…
HAPOak gertuko ingurune naturalarekin kontaktuan dagoen hiri baten paisaia kalitatea azpimarratzen du; hala ere, kapitulu honetan, aurrerakina idatzi dutenek Miramongo basoa eta Oriamendiko mendia ahaztu dituzte, oinarrizkoak baitira Donostiarentzat.
Datorren ostiraleko hitzordua, Topalekuko Pagoa aretoan, plan orokorraren aurrerakinak udalaren webgunean eskaintzen dituen proiekzio esanguratsuenez eta auzo elkartearen proposamenez hornituta egongo da, hala nola: Miramongo basoaren eta Oriamendi mendiaren artean korridore berde bat sortzeko enuntziatua, aurrerakinak ezagutzen ez duena Errondogainaren problematika, Amararekiko komunikazioa, Aieteko gaina eta GI-20a ordezkatuko duen Bulebar berria. Udalak onartutako plan partzialari arreta berezia eskainiz, merkatu libreko ehun etxebizitza berri eta babes ofizialekorik ez eraikitzeko.
Bera Beraren, Aieteko erdigunearen eta “itsasertzeko hiriaren” arteko sarbideak eta mugikortasuna Jesuitinen hormaren eraispena, bidegorriaren hedapena, zonaldearen oinezkoentzako gunea topo geltoki bat auzoaren erdian eta auzotasunak berak formulatutako beste batzuk, auzoak hiri berroneratzea eta berroneratze materiala behar ditu, plan orokorrak “hiri muinotarraren” zati gisa gutxiesten duena.
Felix Perez 2024/11/20
Partaidetzaren gabeziak
Donostiako Udalak sustatzen duen partaidetzak gabeziak dituela uste dute lauek. Dena dela, Jon Tamayo izan da zorrotzena: «Donostiako partaidetza irreala da. Herritarren ahotsa ez da kontuan hartzen. Udalak ezin du partaidetzaren bandera astindu, parte hartze erreala sustatzen ez duenean. Herritarren eta eragileen iritziak jasotzen dituzte, baina horrek ez du esan nahi aintzat hartuko dituztenik». Xabier Berridi, berriz, ezkor agertu da: «Oro har, jendeak parte hartzeko interes gero eta gutxiago dauka. HAPOa berritzeko aurrerakinaren partaidetza prozesuan ikusten ari naiz. Hiru bileratan izan naiz, eta batean sei lagun baino ez geunden. Herritarren ustez, udalak nahi duena egiten du, beraz, zertarako parte hartu?».
Partaidetza prozesuen helburua herritarren iritzia aintzat hartzea izan behar dela uste du Patricia Saezek: «Zertarako balio du partaidetza prozesu batek, ondoren emaitzaren berri ez badugu? Ez du balio udalak auzoak entzuten dituela iragartzeak, harturiko konpromisoak betetzen ez baditu». Aldiz, Lore Iturrik argi dauka udalak zertarako erabiltzen dituen partaidetza prozesuak: «Txostenak osatzeko egiten dituzte. Tramite hutsak dira, benetako interesik gabe».
HAPO berria helburu, parte hartze prozesua abiatu dute Donostiako hiri antolamenduko plan orokorraren (HAPO) parte hartze prozesuan murgildu da udala, 2024an. Aurrerakinean oinarritutako par te hartze prozesua irailean abiatu arren, udalak
aurretik zabaldu zituen gakoetako batzuk. Hain zuzen, aurrerakinean jasotzen den moduan, datozen hamabost urteetan 12.038 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du
udalak, tartean, Altzako Auditz Akular berdegune han
dian 3.007 etxebizitza: «HAPO berriak ez du hiri hedape
nerako eremu esanguratsu berririk aurreikusiko, Auditz
Akular sektorea izan ezik», dio aurrerakinak; hau da, hiria
ez dela bere egungo muga urbanizatuetatik harago hazi
ko, Altzako eremu horren salbuespen bakarrarekin.
Txanponaren ifrentzuan, berriz, Antondegiren etorki
zuna aldatu da aurten. Altzan aurreikusitakoaren kontra,
2010eko HAPOan jasotzen ziren 3.000 etxeak ez dira ja
sotzen egungo aurrerakinean. Udalak maiatzean azaldu
moduan, Antondegi landa eremu gisa dago izendatuta,
eta beraz, ez da ez etxerik, ezta aurreikusita zegoen olatu
artifizialik aurreikusten 97 hektareako berdegunerako.
Bestalde, GI-20 saihesbidea eraberritzea ere aurreikusten
du aurrerakinak, errepideari espazioa kendu eta hiria
rentzat irabazteko.
Planteamendu horiek guztiak, HAPOaren aurrerakinak jasotzen dituen gainerakoekin batera, eztabaida publikora atera dituzte urtearen azken hiruhilekoan egindako
parte hartze prozesuan; hasieran, bilera irekiak eremuka egin dituzte; eta, ondoren, gaika banatu dira. Auditz Akularreko etxebizitza kopuruak eta hiri osoan eraiki
nahi dituzten etxeen erdia inguru ekialdeko auzoetan eraiki nahi izateak harrabotsa sortu du auzo horietan, eta inguruko bizilagunek bilerak zein mobilizazioak egin
dituzte.
Aurrerakinean planteatutako edukiek ez ezik, parte hartze prozesuak ere mesfidantza eragin du herritar askorengan, eta zalantzan jarri dute prozesuaren izaera
bera: Altza XXIk salatu du udalarentzat «tramite» bat dela HAPOaren inguruko parte hartze prozesua;
Aieteko Lantxabe auzo elkartea ere kritiko agertu da, esanez udalak herritarren parte hartzeari trabak jarri dizkiola eta Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak HAPOaren parte hartze prozesua «fartsa» bat dela adierazi du, besteak beste.
Mesfidantzaren eta haserrearen artean ere ekarpenak egiten egon dira auzo eta bizilagunen elkarteak. Esaterako, aurrerakinak Bidebietarako proposamen bat bera
ere jasotzen ez duen arren, planteamendu ugari landu
eta mahaigaineratu ditu Bideak auzo elkarteak, aurretik
aipatutako elkarteekin batera.
Proposamen guztien artean, hizpidera ekarri dituzten batzuk dira honakoak: Intxaurrondo Zaharra eta Intxau
rrondo Hegoa batuko dituen autobus bat, Intxaurrondoko
Guardia Zibilaren kuartela auzoarentzat berreskuratzea,
Bidebietan kultur etxe bat jartzea, Igarako industria
gunea bizitegi auzo bilakatzea, Tolosa hiribidea Infernura
eta Añorga Txikira luzatzea,
Errondogaina eta Anoeta lotuko dituen funikularra sortzea eta Oriamendi mendia
ren eta Miramongo parkearekin gerriko berdea osatzea, besteak beste.