Familia estimatuak:
Valentziako Erkidegoak jasatzen ari den larrialdi egoera dela eta, ikastolako autobus zerbitzua eskaintzen duen Lanchas Bus enpresako bi autobus eta 8 boluntario %95ean kaltetutako Algemesí herrira abiatuko dira ostegun honetan.
Horregatik, Axular Lizeoak elikagai eta produktuak biltzeko kanpaina bat hasiko du, eta familia guztiei hain beharrezkoa den ekimen honetan zuen aletxoa jar dezazuela eskatzen dizuegu.
Hauek dira Algemesiko Udalak eskatu dizkigun produktuak:
Ur botilak
Haurrak elikatzeko esnea
Konpresak, bustigailuak, pixoihalak, eskuoihalak…
Garbiketa- produktuak (erratzak, kuboak, palak…)
Galkorra ez den janaria: saldak, kontserbak…
Tamaina handiko arropa
NBEak (norbera babesteko ekipamenduak – eskularruak, maskarak, uretako botak)
Animalientzako janaria
Produktuekin batera, dena galdu duten familia horiei guztiei zuen animo eta indar mezua uztera animatzen zaituztegu.
Bilketa astelehen honetatik ostegunera bitartean egingo da, egun horretan beteko baitira Algemesira abiatuko diren bi autobusak.
Ekimen honetan parte hartu nahi baduzue, produktuak zuen seme-alaben bitartez helarazi beharko duzue eta hauek geletan bilduko dira.
Lor dezagun denon artean autobus hauek produktuz, elikagaiz eta itxaropenez betetzea.
Eskerrik asko guztioi!
Lizeo Axular
Arostegi, 10 – 20009
Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 316 066